Buscar este blog

2010/11/30

Euskadiko Matematika Irakasleen Elkartea

Oraingoan sorpresa txiki bat daukagu. Orain dela gutxi AMIE (Arabako Matematika Irakasleen Elkartea) sortu zela jakin genuen eta.


Denok dakigun bezala, euskal matematika irakasleen elkarterik ez dago, eta hau konpontzeko intentzioarekin, matematika irakasle talde batek Arabako elkartea sortzea erabaki zuten hilabete batzuk direla. Gaur egun, elkarte hau, Euskadi mailara pasatzea erabaki da. Laster izango dugu bere berri.

2010/11/24

Fermat-en azken Teorema

350 urtetan zehar Fermat-en Azken Teorema, matematikariek beraien ezkuetan izan duten lanik zailenetakoa izan da. Teorema ezagun honek honakoa dio: "... ezinezkoa da kubo bat bi kobotan deskonposatzea, bikarratu bat bi bikarratutan deskonposatzea, eta orokorrean edozein berreketa, berretzaile bereko bi berreketetan. Honen frogapen benetan polita aurkitu dut baina liburuaren marjina txikiegia da berau idazteko. ", hau da, termino matematikoan adierazita: $\forall n \in \mathds{N} x^n+y^n \neq z^n$.

Fermatek textu hau Diofantoren Aritmetikan liburuko marjina batean idatzi zuen eta urteetan zehar matematikari garrantzitsuenak hau ebazten ahalegindu dira. Fermatek dioen frogapen polit horren bila aritu dira alegia. Euler, Lagrange, Gauss,... ez problema hau bere buruan izan ez duen matematikariki existitzen.

1992an Andrew Wiles matematikari ingelesak teoremaren frogapen bat eman zuen Cambridgeko unibertsitateko udako ikastaro batzuetan. Zoritxarrez, Wiles-en frogapena ez zen egokia eta bi urte baino gehiago itxaron behar izan ziren, Willes-ek berriz ere, frogapen egoki eta polit bat eman arte.

Jarraian datorren bideoan Simon Singh-ek Wiles-i BBCrentzako eginiko elkarrizketa bat ikus dezakegu. Oso ezanguratxuak dira lehenengo minutuak, horrela funtzionatzen baitu ikerketan aritzen den matematikari bat.

2010/11/23

Nature by Numbers (Fibonacci Sequence & The Golden Ratio)

Cristobal Vila-k Eterea Studios-en bitartez, orain dela urte bat ondoko bideo zoragarria aurkeztu zuen.

Sinbolo matematikoak




Matematikaren historia arlo ezberdinetan landu daiteke. Ikerketak egiterakoan oso interesgarria izaten da, gaur egun erabiltzen ditugun sinbolo matematikoak, nork eta noiz erabili zituen lehenengoz jakitea. Hau azaltzen duen web orri interesgarri bat aurkitu dut ingeleses: Mathematical Simbols

Adibidez:

- "=" ikurra Robert Recordek (1510-1558) erabili zuen, bere esanetan ez baitzegoen bi lerro paralelo baino gauza berdinagorik.

- "<" eta ">" ikurrak Tomas Harriotek (1560-1621) erabi zuen lehenengoz; baita berari egokitzen zaio "·" ikurra biderkadura adierazteko.

John Wallis

1616ean gaurko egunez John Wallis jaio zen. Matematikari ingeles hau infinitu ikurra lehenengo aldiz erabiltzeagatik oso ezaguna da.